enero 23, 2012

[hurbilean, I. Urtea, 4 Zbk., 9 y 10 orr. ner group taldearekin lotutako albisteak]

Elikadura eta baratze ekologikoak

ner group taldeak garatzen dituen jarduerei dagokienez, elikadura eta baratze ekologikoei lotutako Proiektu berria bultzatuko dugu. Proiektu han LUR DENOK izendatu dugu.

Egitasmoan parte hartzeko bi modu daude: batetik, ner taldeko pertsonek zein taldetik kanpokoek lursailak Iaga ahal dituzte eta, bestetik, jardueran parte hartu nahi dutenek akzioak eros ditzakete. Gainera, guzti-guztiok parte har dezakegu kontsumitzaile gisa edo, bestela, proiektua garatzen lagundu.

Nekazaritza ekologikoa nekazaritza, ekologia eta gastronomiaren arteko elkargunea da. Ekologiaren bitartez, jaten ditugun elikagaien biodibertsitatea aldarrikatzen eta horren alde egiten dugu, eta elikagai horien egiaztapena sustatzen dugu kontsumitzaileek produktu osasungarriak eta garbiak jaso ditzaten.

Instituzio, gizarte eragile eta baratza ekologiko jarduera duten eskarmentu handiko pertsonekin hitzegin ondoren, Bizkaian baratza ekologiko jardueran aitzindari den Bermeoko Lur Deian ner group-eko Koordinatzaile Lantaldearen bilera bat ere izan genuen. Gaur egungo egoeraren alderdi nagusiak ondokoak dira:

• Produktu ekologikoen eskaera eskaintza baino askoz handiagoa da. Hala ere, eskaintzari erantzutea daukagu urrunetik ekarriko produktuen bidez, baina ez daukagu horien hazkunde-prozesuaren gaineko informaziorik eta, gainera, kalte handia eragiten diote ingurumenari, oso urrunetik ekartzen direlako eta bitartekari asko daudelako.

• Biztanleek ez dakite gauza handirik produktu ekologikoen gainean, baina, aldi berean, produktu osasungarriak eta hurbilekoak jateko garrantzia gero eta indartsuagoa da herritarren artean.

• Gure herrian, elikadura ekologikoaren gaia gizartean eta eskolan landu daiteke, hurbileko elikagai ekologikoek dauzkaten onurak azpimarratuta.

Aurrekoa dela eta, LUR DENOK gizartearen eskakizunei erantzuteko sortzen da.


LUR DENOK-en helburuak

1.- Gure inguruan dauden etekin txikiko lurrak edo jabeak utzitakoak berreskuratuko ditugu. Gaur egun, lursail horiek arazoak ekarri dizkiote jabeei edo inguruneari, baina berreskuratuz gero, emankorrak izan daitezke hurreko nekazaritza ekologikoa eta ez-kutsagarria Ianduta.

2.- Gaur egungo gizartearen arazorik behinenetakoa langabezia da. Baratze ekologikoa lantzeko ekimen honek lana sor dezake langabetuentzat.

3.- Elikaduraren eta, batez ere, elikaduraren gaineko kulturaren kezka zabalduz doa gizartean. Ondoko esaldia egunero-egunero entzuten dugu: esadazu zer jaten duzun eta nolakoa izango zaren esango dizut. Ondo jatea elikagai osasungarriak, sasoian sasoikoak eta hurbilekoak jatea da. Horixe bultzatu nahi dugu.

4.- Kultura horren galneko hezkuntza eta prestakuntza landu nahi ditugu ikastetxeetan. Helburua jakintza partekatzea eta naturak ontzen duena erakustea da, platerean jaten duguna adibidetzat hartuta.

5.- Gaiaz gehiago nahi duten veste erakunde eta pertsonekiko komunikazioa eta lankidetza landu nahi ditugu: baratze ekologikoa zer den, zergatik Iantzen den eta zertarako lantzen den.

6.- Familiaren ikuspegitik abiatuta, kontsumitzaileek/bezeroek parte har dezatela nahi dugu, etxean jaten dituzten produktuak ereiten, zaintzen eta baratzean bertan batzen.

7.- NER esparrutik abiatuta, sozietate mugatu bat sortzeko asmoa daukagu. Sozietate horrek gizartera zabalik jardungo du eta etorkizunean erabilgarri dauzkagun lursail eta finantza-baliabideen arabera garatuko da.