Elkartea, sozialki, honako helburu hauekin konprometituta dago: sustapena, garapena, komunikazioa eta lankidetza printzipioak ezartzea, solidaritatea, berdintasuna, justizia eta erakunde mota guztien parte-hartzea. Helburu hauekin konprometituta dago baita ere: mundu justuagoa bilatzea, aberastasuna hobeto banatzea, pertsona eta herrialde ahulenak eta pobreenak defendatzea, batez ere langile gisa dituzten eskubideei dagokienez, lan segurtasun eta osasun arloan, bereziki. Eta, azken batean, elkarteak bilatu nahi duen oreka lortzeko konpromisoa du, inguru soziala eta ingurumena, eta, betiere, gizakiaren garapen iraunkorra defendatuz.