nor gara?

Irabazi asmorik gabeko elkartea gara, hamar enpresak osatutakoa; enpresa hauek jarduera eta izaera juridiko anitzekoak dira eta xede, ikuspegi, balore eta antolaketa helburu jakinen inguruan biltzen dira.

xedea

Proiektu berri bat garatzen ari gara:
  • Pertsonek egina, munduari zabalik hazten diren pertsonentzat.
  • Barne eta kanpo harremanak dituena.
  • Gizartearentzako jarduera arduratsua eta eraginkorra duena.
  • Berritzailea, sortuz eta elkar banatuz.
  • Lankidea eta solidarioa, ikasteko, jakiteko, egiteko eta izateko.
  • Aktiboa giza garapen iraunkorrean.

ikuspegia

Ezagutzari kapitalari baino garrantzia handiagoa ematen dioten pertsonen elkartea izatea, naturarekin bizi diren eta gizarte integratzailea eta orekatua ahalbidetzen duten eraginkortasunean eta eskuzabaltasunean sinesten duten pertsonena, alegia.

baloreak

Egitura hierarkikoak talde lana bultzatu behar du. Pertsona guztiok baloreak eta gaitasunak ditugu, baina eredu nagusiak sailkatu egiten ditu eta berak erabakitzen du nork pentsatzen eta agintzen duen, eta nork burutzen dituen lanak kontrolpean; hortik datoz jardueren errepikapena, eta motibazio nahiz sormen falta.

Erakundeetan dugun gauzarik preziatuena pertsonak dira.

Irtenbidea pertsonak inplikatzea da, eta pertsona horiek bat egin dezatela, beren helburuak eta erronkak defini ditzatela, beren denboratik interesik gabeko jardueretatik ezaba ditzatela, ezagutza berriak eskura ditzatela eta beren errealitate eta egi propioak amestu eta sor ditzatela.

Inguruak sortzea, non egia partekatzen eta errespetatzen den, eta komunikazio zintzoa izango den, lankideen nahiz bezeroen eta hornitzaileen artean.

Nahitaezkoa da gure erakundeetan askatasuneko eremuak sortzea eta erraztea, non pertsonen sormena berez agertzeko bitartekoak erraztuko eta eskura jarriko diren, proiektu komun batean aritzearen ondorioz, ilusioarekin hartutako eta pertsona arduratsuek autokudeatutako proiektu batean, hain zuzen.

Talde lanak antolakuntza aldaketa handia dakar; izan ere, honako balore hauek berreskuratzen ditu, besteak beste: pertsonak, komunikazio zintzoa, askatasuna eta motibazioa, lan egiteko ilusioa, lidergoa, aniztasuna, ezagutza, pasioa eta antolakuntza.

antolaketa-helburuak

Helburua da, nagusiki, bi jarduera eremu sortzea eta bultzatzea:
  • EREMU SOZIALA: NEReko kide izatearen erantzukizun zuzenarekin; helburu sozial argia duen erakundea da, eta pertsonak nahiz finantza baliabideak ditu.
  • EZAGUTZAREN EREMUA: ezagutzaren eremua harremanetan oinarrituta dago; parte-hartzaileek ezin dute esku hartu, eta pertsonen ezagueran hobekuntza kualitatiboko eta kuantitatiboko sinergiak ahalbidetzen ditu.