
Gure antolamendu sistema propioa eta komuna harremanetarako estilo berria da. Hala, pertsonak ditu oinarri, eta erakunde bakoitza erakundea osatzen dugunon proiektu komuna da. Gure jarduera autokudeatutako talde lanaren emaitza da, non komunikazioak, askatasunak eta erantzukizunak kontrola kanpo uzten duten, pertsonei aukerak ematen dizkieten eta akatsek hainbatetan ikasteko balio duten. Bezeroak eta hornitzaileak barne hartzen dira, eguneroko lanean. Ezagutza elkar banatuek eta esperientzia berriek etengabeko berrikuntza ahalbidetzen dute, eta hori izango litzateke gure proiektuen beste ezaugarrietako bat. Halaber, kontzeptu ekonomikoak partekatu egiten dira. Etorkizunari buruz dugun ikuspegiak gure jarduera etengabeko uzta dela sentiarazten digu. Gardentasuna, konfiantza eta eskuzabaltasuna nagusi diren inguru horretan, harro gaude baita ere gure erakundeko kide garelako, eta modu fisikoan, mentalean eta emozionalean eboluzionatzen dugu. Proiektu komun batek partekatutako arrakasta lortzera garamatza.