erakunde elkartuak

Elkartea osatu eta erregistratu zenean, honako erakunde elkartu hauek zeuden:

  • AMPO, s.coop.
  • IPAR-KUTXA, s.coop.
  • EKIN, s.coop.
  • LANCOR, s.l.
  • INGEMAT, s.a.
  • WALTER PACK, s.l.
  • K2K EMOCIONANDO, s.l.
  • ICAZA Oficinas Integrales, s.a.
  • ESTUDIO K, s.coop.
  • G.H.Z.
  • gbe-ner elkartea

gobernua

GBE-NER Elkartearen gobernuaz eta administrazioaz ondoko elkargo ofizial hauek arduratuko dira:
  • Bazkideen Batzar Nagusia, organo goren gisa.
  • Zuzendaritza Batzarra edo Pilotaje Taldea, zuzendaritza organo iraunkor gisa.

onarpena

Nahi duen pertsona fisiko edo juridiko orok elkartekide izateko aukera du, honako baldintza hauek betetzen baditu:
  • Adinez nagusia edo adingabeko emantzipatua izatea, eta eskubide hori erabiltzeko inolako lege baldintzara lotuta ez egotea, ezta gaitasun murriztua izatea ere, epai ebazpen trinkoaren arabera.
  • Bere gain hartzea Biltzar Orokorrak definitutako elkartearen xedea, ikuspegia, baloreak eta konpromisoak.
  • Batzarrak ezarritako helburuak onartzea, kuantitatiboak, ekarpen ekonomikoei eta elkartekideen arduraldi pertsonalari eta profesionalari buruzkoak, baita antolamendukoak edo beste mota batekoak ere.
Elkartekide izan nahi dutenek idazki baten bidez eskatu beharko dute, bazkideek bermatuta eta lehendakariari zuzenduta. Lehendakariak Zuzendaritza Batzarrari edo Pilotaje Taldeari jakinarazi beharko dio, hark erabakiko baitu onartzea edo ez onartzea. Ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango da Batzar Nagusian.